Gure helburuak

 

1. Laguntzea eta orientatzea kalteberatasun egoeran dauden haurrak izanik gaixotasun, heriotza edo dolu esperientzia bizitzen ari diren familiei.

1.1. (Borondatezko) pertsonen sare bat sortzea eta koordinatzea, helburu hauek betetzeko:

  • Familiekin batera joatea ospitaleratzeetara, bisitetara, bilera medikoetara, tratamendu saioetara…
  • Antolatzea lekualdaketak, bidaiak, familiarekin batera tokietara joateko saioak…
  • Laguntzea eguneroko beste alderdi batzuetan (anaia, arreba eta ahizpekin egon, beste zeregin batzuk egin, aisialdian lagundu…), hainbat arrazoirengatik familiari ezinezkoa zaionean.

1.2. Profesional adituen talde bat sortzea, helburu hauek betetzeko:

  • Familiari babesa ematea hainbat egoeratan (gaixotasuna, heriotza, dolua), esperientzia horri ahalik eta gizatasunik eta naturaltasun handienez aurre egin eta bizitzaren prozesuaren parte bat dela ulertu ahal izateko.
  • Borondatezko pertsonei eskaintzea familiekinegitekoa den bidean erabili daitezkeen baliabideak eta tresnak.

1.3. Topaketa tokiak sortzea familientzat, helburu hauek betetzeko:

  • Partekatzea horrelako egoerek dakarten bizi esperientzia.

  • Honelako egoerei aurre egitea, hazkuntza edo ikaskuntza pertsonal baten moduan.

2. Horrelako egoerak herritar guztiengana hurbiltzea, Juneren Hegoak elkartearen eta gizartearen artean komunikazio bideak sortuz.

2.1. Juneren Hegoak >ezagutaraztea, komunikazio estrategia desberdinen bidez:

  • Kanpainak, hedabideak, ekintza zehatzak, sare sozialak, harremanak…

2.2. Sarean lan egitea beste elkarte edo entitate batzuekin batera, helburu hauek lortzeko:

  • Baliabideak eta indarra aurreztea (ekintzak errepikatu gabe).

  • Pertsona gehiagorengana iristea (bai eta egoera familiar gehiagotara ere).

2.3. Gaur egun erantzun ezin diegun beharrak jasotzea eta bideratzea.

2.4. Gizartea sentsibilizatzea horrelako egoeren inguruan, eta gure mundua hobetzea:

  • Bazkideak erakartzea./span>