Gabonetako ekimen solidarioek Juneren Hegoak aukeratu dute ongintzazko diru-bilketarako

 

Gabon hauetan hiru ekimenek lagundu dute Juneren Hegoak: Galtzaraborda egin zen zumba maratoi solidarioa, “Kontxapuzon” eta Errenteriako San Silvestre lasterketa. Kirol ekintza hauekin 3.000 € baino gehiago bildu dira. Diru hori, elkarteko familiak laguntzeko erabiliko da.

Beharrezkoa da  Juneren Hegoak elkarteko bolondresen lana azpimarratzea. Batzuk, kirol probetan in situ parte hartu dute, erakutsiz egoera fisiko bikaina izateaz gain, elkartea eta bere familiak laguntzeko prest daudela. Beste batzuk, merchandising postuan ibili dira, gerturatzen zen pertsona orori beraien irrifarra oparituz.

Eta, zer esanik ez, elkarteko familiak laguntzen dituzten bolondresak. Beraiek baitaude egunero lanean eta babesa ematen. Familiak baitira aurrera jarraitzeko arrazoia eta gure elkartearen ardatz nagusia.

Bai, aurten indartsu gaudela erakutsi dugu, baina garrantzitsuena egunero egunero bolondres bakoitzak eskaintzen duen laguntza da. Eskerrak eman nahi dizkiegu kirol ekimenetako diru-bilketa gurekin konpartitzea erabaki duten erakunde guztiei. 2018. urtean ere lanean jarraituko dugu, ahal dugun ekitaldi guztietan parte hartuz eta Juneren hegoak indartsu astinduz